Berriak
Hitzaldia: “Elikadura, Covid-19 eta Emozioak”
Maiatzaren 18an izango da, 19:00etan, Elkargunean Intza Sudupe nutrizionistaren eskutik, Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak antolatuta.
Azkoitia Lagunkoiak, Udalarekin elkarlanean, herritarren bizi-kalitatea eta onura amankomuna sustatzeko lanean jarraitzen du eta osasunean duen eragina kontuan hartuta, elikaduraren inguruko hitzaldia antolatu dute. “Elikadura, Covid-19 eta Emozioak” izenburupean, Intza Sudupe dietista eta nutrizionista azkoitiarrak emango du saioa. Elikadura osasuntsu eta orekatuak osasun fisikoan eta mentalean dituen onurak jorratuko ditu. Hitzaldia, asteartean, maiatzaren 18an, izango da 19:00etan, Elkargunean.