Elkarteek euren jarduera sozialarekin jarraitzen laguntzeko ematen zaizkie laguntzak. “Gizarteari egiten dioten ekarpenak berebiziko garrantzia du eta Udal honek laguntza ematen jarraituko die, benetako beharrak asetzeko lanean ari direlako buru-belarri”, dio Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoak.
Hitzarmenen harira, elkarteetako buruekin bildu da Igoa Udalaren babesa eta esker-ona helarazteko, hala nola, Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidente Belén Méndez de Vigokin, Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko arduradun Luis Arregirekin eta Izan Fundazioko programen zuzendari Izaskun Sasietarekin.