Aurtengo bisita gidatuak Inaziotar Urtearen testuinguruan antolatu dira “Loiola bailara. Loiolako Iñigo, bere garaia eta lurraldea” izenburupean.
Berriak
“Baldatik Loiolara. Iñigoren haurtzaroko dorretxeak” bisita gidatua egingo da igandean
Iraurgi Berritzenek antolaturiko udako bisita gidatuen eskaintzaren baitan, igandean, uztailaren 11n, “Baldatik Loiolara, Iñigoren haurtzaroko dorretxeak” bisita gidatua eskainiko da.
Ibilaldiak bi orduko iraupena izango du eta irteera Parrokia aurretik egingo da goizeko 11:00etan. Bisita doan da baina beharrezkoa da aurrez izena ematea bailarako turismo bulegoan 943 15 18 78 telefonora deituta edo loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita.