Bisitak bi orduko iraupena izango du, Vicente Davilaren gidaritzapean.
Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak
Erdi Aroko lehen mendeak ziurgabetasun garaiak izan ziren Euskal Herrian. Garai hartako aparteko lekukoak dira Azkoitiko San Martin ermitan aurkitutako aztarna arkeologikoak eta Baldako Santa Maria parrokia zaharra, Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak eta horiexek bisitatuko dira igandean.