Larunbatean, hilaren 24an, berriro aire libreko zinea eskainiko da Oteiza Frontoietan. 19:30ean haurrei zuzendutako “Terra Willy: planeta ezezaguna” filma botako da, eta 22:00etatik aurrera, “Las Aventuras del doctor Dolittle”.
Igandean, goizeko 11:00etatik aurrera, plazaz plaza ibiliko da Azkoitiko Udal Musika Banda kalejiran eta arratsaldean, dantza izango da jaun eta jabe. Gazteen Dantza Suelto Txapelketa ospatuko da Balda plazan 19:30etik aurrera. Hamaika bikotek hartuko dute parte txapelketan. Azpeititik, Lezotik, Ibarratik, Bidaniatik eta Zestoatik etorriko dira dantzariak, besteak beste.
Eguraldi txarra egiten badu Biren taldearen emanaldia eta dantza txapelketa Elkargunean izango dira. Zineak Oteiza Frontoietan jarraituko du, estalitako frontoira lekualdatuko baita.
Sarrera doan izango da ekitaldi guztietarako. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.