Halaber, hezitzaileek oraindik atzean utzi ez dugun Covid-19ak eragindako eszenatokian kontuan hartu beharreko prebentzio neurriak ere azalduko dituzte, betiere, kontsumoari lotutakoak.
Ekimena aprobetxatuko da baita genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egiteko.
Hori horrela bi egunetan garatuko da Taberna Laket!! ekimena: larunbat honetan, uztailaren 24an, eta abuztuaren 14an 20:00etatik 22:00etara bitartean. Lehen saioa ekainaren 26an zen izatekoa baina arazo bat tarteko, bertan behera geratu zen.