Txirrindulariak Elgoibar aldetik sartuko dira eta Azpeitirantz jarraituko dute. Azkoitian Mekoletako biribilgunera helduko dira ordu bat eta erdiak inguruan, eta Lidleko biribilgunetik Maxi Eroskirantz joango dira, handik ibilbidearekin jarraitzeko. Bitartean, Elgoibar edo Zumarraga aldera hartu nahi duten ibilgailuek ezingo dute ibilbidearekin jarraitu, berriro zirkulazioa berrezartzen den arte.
Berriak
Donostiako Klasikoak errepide mozketa eragingo du larunbat eguerdian
Donostiako Klasikoa ospatuko da larunbatean, uztailaren 31n, eta lasterketak eragina izango du trafikoan eguerdi partean, saihesbidea -GI 2634- itxi beharko delako ibilgailuentzat. Aurreikusitako denboren arabera, txirrindulariak 13:33an iritsiko dira Azkoitira eta beraz, errepidea gutxi gorabehera ordu erdi lehenagotik itxita egongo da.