Igandeko bisita gidatuak hiru orduko iraupena izango du eta irteera puntua Azkoitiko Santa Maria Parrokiaren kanpoaldean ezarri da. Hitzordua goizeko 10:00etan izango da eta Vicente Davilak zuzenduko du bisita.
Bisita bera egiteko aukera izango da, halaber, abuztuaren 25ean eta irailaren 12an ere.
Berriak
Mudejar artean sakontzeko bisita gidatua egingo da igandean
“Azkoitia, Loiola, Azpeitia: mudejar artearen ibilbidea” goiburupean, bisita gidatua egingo da igande honetan, hilaren 8an. Eskaintza Iraurgi Berritzenek udako antolatutako bisiten baitan sartzen da eta ibilbidean zehar, mudejar itxurako eraikinak ikusteko aukera izango da. Bisita doan da eta bailarako turismo bulegoan eman daiteke izena 943 15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita.