Drogen kontsumoaren arriskuen inguruko informazioa partekatzeaz gain, genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazio eta kontzientziazio lana ere egingo da jardueraren baitan.
Halaber, Covid-19ak eragindako eszenatokian kontuan hartu beharreko prebentzio neurriak ere azalduko dituzte, betiere, kontsumoari lotutakoak.
Uztailaren 24an egin zen lehenengo saioa eta datorren larunbatean izango da bigarrena.
Berriak
Taberna Laket!!, drogen kontsumoaren arriskuen inguruko kanpainaren bigarren saioa larunbatean
Taberna Laket!! ekimenaren bigarren saioa egingo da larunbatean, hilaren 14an. 19:00etatik 22:00etara bitartean, hezitzale talde bat terrazaz terraza ibiliko da, drogen eta alkoholaren kontsumoaren arriskuen inguruko informazioa ematen. Aisiaz gozatzea substantzien kontsumoarekin lotzeak dakartzan kalteen inguruan kontzientzia hartuaraztea da helburua.
“Azkoitia Bizia, Azkoitia Osasuntsua” prebentzio planaren baitan garatuko da jarduera, Udaleko Prebentzio sailaren eskutik.