Dirulaguntzen onuradun izateko ezinbesteko baldintza da legez eratuta dagoen eta irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundea izatea, Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuta egotea eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura Azkoitian bertan edo Urola bailaran izatea.
Eskaerak Azkoitiko Udalaren web orriko tramiteak online atalaren bidez egin daitezke.
Edozein zalantza argitzeko Udaleko Gizarte Ongizate sailarekin jar daiteke harremanetan.
Deialdia