Ingelesean sei talde osatuko dira eta ikasleek aukera izango dute ondorengo mailaren bat hautatzeko: B1, B2.1, B2.2 eta C1. Azken bi mailetan bina talde eratuko dira
Frantsesa A1, A2, B1 eta B2.1 mailetan eskainiko da eta alemana, berriz, A1, A2, B1 eta B2.2 mailetan. Ingelesekoez gain, beste zortzi talde osatzea aurreikusten da.
Ingeleseko B2.2 eta alemaneko B1 ikastaroak erdipresentzialak izango dira. Gainerakoentzat eskolak astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan izango dira, 15:55etik 18:10era edota 18:15etik 20:30era, hain zuzen.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko gelek 2016-2017 ikasturtean zabaldu zituzten ateak Azkoitian. Lehenengo ikasturte hartan 84 plaza eskaini ziren eta ingelesa zen hizkuntza bakarra. Ordutik bilakaera esanguratsua eman du urtez urte bai plaza kopuruari eta bai hizkuntza eskaintzari dagokionez. 2021-2022 ikasturterako 392 plaza eskainiko dira, alegia, 28 ikasle talde bakoitzeko.