Berriak
Udalak eta Kabiak bilera egingo dute hilaren 16an
Kabiaren eta udal gobernuaren artean egondako kontaktuen ondoren, Javier Zubizarreta alkateak eta aipatu organismo publikoko zuzendari Elena Basagoitiak bilera eguna itxi zuten atzo irailaren 16rako, San Jose Egoitzaren gaineko zenbait alderdi jorratzeko.
Kabiak, Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuari atxikitako organismoak, bilera deialdia bidali die gaur goizean alderdi guztietako udal ordezkariei, EH Bilduk eta Azkoitia Baik uztailean Aldundira bidalitako idatziari erantzuna emateko.
Hilaren 16ko bilera udaletxean izango da eta Kabiatik Elena Basagoitia zuzendariak, Arantza Lekuona gerenteak eta asistentzia arloko arduradun Ana Zubizarretak hartuko dute parte.