Ikusmen arazoaz dituztenentzat bakarrik ez, beste zenbait kolektiborentzat ere lagungarria da, hala nola, pertsona nagusientzat edo bestelako aniztasun funtzionala dutenentzat. Estrainekoz jarri da horrelako seinaleztapena herriko eraikin publiko batean.
Seinaleztapen “podotaktila”-rekin Udalak Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak, Marea Urdinak eta IDOk Elkargunearen irisgarritasunaren inguruan egindako txostenean jasotzen diren ekarpenetako bati erantzun nahi izan dio.
Helburua da irisgarritasun unibertsala lortze bidean aurrerapausoak ematen joatea, sistema inklusiboak ezarriz espazio publikoetan, arkitekturan eta hirigintzan, oro har.
Seinaleztapenaren kostua 17.971,53 eurokoa da (BEZ barne).