Kabiaren aldetik bileran izan dira Foru Aldundiaren Erakunde Publikoen zuzendari nagusia, Elena Basagoitia, Kabiako gerentea, Arantza Lekuona, eta Kabiako Asistentzia Arloko arduraduna, Ana Zubizarreta. Udaleko alderdi guztietako ordezkariekin bildu dira eta denek izan dute aukera, zalantzak kontrastatzeko eta beharrezkotzat jo dituzten galderak eta eskaerak egiteko. Aurretik, Kabiako arduradunek puntuz-puntu erantzun die EH Bilduk eta Azkoitia Bai-k igorritako idatziari. Argi azaldu dute zer egiten ari diren aurkeztutako kexei dagokienez, eta nola ari diren bakoitzari konponbidea ematen eta bideratzen. Esandakoaren arabera, guztiak konponduta egongo dira epe laburrean edo ertainean.
Bilerak balio izan du argi uzteko alde guztien helburua amankomuna dela, alegia, egoiliarrek ahalik eta bizi-kalitate hoberena izatea. Horretarako borondatea ere denek erakutsi dute.