Hausnarketaren lehen urratsak udan zehar eman dira, dagoeneko prozesuak alderdi politiko guztien oniritzia jaso du, eta udal langileak ere prozesuan parte hartuko dute. Hortaz, iraila eta urrian herritarrei parte hartzeko aukera zabalduko zaie. Herritarrek prozesuaren xehetasunak ezagutu eta iritziak plazaratzeko honako aukera hauek izango dituzte:
Inprimakia: herritarrek etxe guztietara banatuko den inprimakia bete dezakete eta Elkargunean, Udaletxean edota Liburutegian ezarri diren buzoi batean sartuz haien iritzia emateko aukera izango dute.
Kaleko postuak: Herritarrei egitasmoaren inguruko azalpenak eman eta azkoitiarren iritziak jasotzeko jarriko dira kaleko postuak.
Urriak 4, 10:30-13:30 Parrokia aurrea.
Urriak 5, 10:30-13:30 Jausoro eta 15:00-19:00 Liburutegi aurrea.
Urriak 6, 10:30-13:30 Elkargunea eta 15:00-19:00 Balda plazan
Webgunea: Azkoitiako Udalaren webgunean (www.azkoitia.eus) espreski herritarren iritziak jasotzeko esteka bat ezarri da.
Elkarte eta eragileak: Gai ezberdinetan gehiago zentratu eta sakontzeko herriko elkarte eta eragileetako kideekin hainbat saio egingo dira Elkargunean. Lehenengo saioa aurkezpen saioa izango da, eta bigarrenean diagnostikoan gehiago sakontzeko erabiliko da. Saio hauetako parte hartzea irekia izango da, baina aurrez baieztatzeko eskatzen da hona idatziz (partaidetza@azkoitia.eus edo 656 788 282)
- Irailak 29 eta urriak 27, 18:30 Kultur eta kirol elkarteak.
- Irailak 28 eta urriak 28, 16:30/ 18:00 Hezkuntza, hizkuntza eta aisialdia.
- Irailak 21 eta azaroak 2, 15:00 Eragile sozioekonomikoak.
- Irailak 28 eta azaroak 2, 18:00 Berdintasuna eta kultur aniztasuna.
- Irailak 30 eta azaroak 3, 17:00 Ongizatea eta bizitza kalitatea.
- Irailak 30 eta azaroak 4, 18:30 Bizilagunak, Ingurumena, Lurraldea.
Hausnarketa prozesuaren lehenengo faseko emaitzak ezagutzera emateko Bateratze saio bat egingo da azaroaren 20an, goizeko 10:30tan, Elkargunean.
Edozein zalantza argitzeko: komunikazioa@azkoitia.eus / partaidetza@azkoitia.eus
Alderdi guztien babesa jaso du Herrilab+700 proiektuak.