Mintzalagun programa euskara praktikatu nahi dutenei zuzenduta dago, alegia inguruan norekin euskaraz hitz egin ez dutenei, eta euskalduna izanik, euskararen bidea egiten ari direnen bidelagun izan nahi dutenei.
Partaideak binaka edo hirunaka elkartu ohi dira, talde txikietan behintzat. Adinaren eta zaletasunen arabera osatzen dira taldeak eta partaideek erabakitzen dute noiz eta non elkartu euskaraz. Batzuk kafea hartzeko biltzen dira, besteak paseatzera joateko. Kontua elkarbanatzen den denbora horretan euskara praktikatzea da.