Aurreko kanpainetan bezala, Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen elkarteak bonu kanpaina sektore guztietara zabaldu nahi izan dute, erosketak sektore bakar edo gutxitan kontzentratzea saihesteko. Arrazoi hori tarteko, bonu bakoitza sei sektore edo saltokitan erabili ahalko da, bakoitzean 10 euroko balioa duen bonua trukatuta. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan kartel bat agertuko da bezeroak jakin dezan zein den bertan erabili daitekeen bonua. 150 saltoki inguruk hartuko dute parte. Saltoki edo merkatal gune handiak kanpo geratzen dira.
Kontsumitzaileak nahiago izan arren sektorezka ez bereiztea bonua, Merkataritza sailak eta Herrixenek irizpidea mantentzearen aldeko apustua egin dute. Izan ere, kanpainaren helburu nagusia merkataritza txikiari laguntzea da, nahiz eta kontsumiltzaileak ere irabazten atera.
Udalak 666 bonu aterako ditu, 39.960 euroko erosketa ahalmena dutelarik. Bonuak azaroaren 21era arte erabili ahalko dira.