Helburua da apurka-apurka gune amankomunak gero eta inklusiboagoak egitea eta aparatu berri horrek horretan ere laguntzen du.
Aparatua erresistentzia kardiobaskularra eta muskularra garatzeko diseinatua da, eta besoak, sorbalda eta abdominalak lantzeko balio du. Bizikletaren antzeko mugimendua egiten du aparailuak baina eskuekin erabiltzen da eta gorputzaren beheko parteak ez du eragiten.