Eredu hori tarteko, Iraurgi Berritzenen 2021ean, 127 enpresekin izan du hartu-emana eta 4,1 milioi euro kudeatu ditu dirulaguntzetan. Enpleguari dagokionez, sektore ezberdinetako 356 lan eskaintza kudeatu ditu.
Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapen Agentziaren lan ildoak eta datuak mamitu dituzte Loiola Zentroan emandako prentsaurrekoan. Parte hartu dute Javier Zubizarreta alkateak eta Iraurgi Berritzeneko presidenteordeak, Azpeitiko alkate eta Iraurgi lehendakari Nagore Alkortak, eta Begoña Beobide zuzendariak.
Zuzendariaren hitzetan, 2021eko balorazioa positiboa da, “Covid 19ak inpaktu sakona eragin arren, eskualdeak egoera larri horri erantzuteko baliabideak” martxan jartzea lortu baitu.
“Elkarrekin eskualdea eraldatzen” lelopean, Iraurgi Berritzenen egitekoa bailarako sustapen sozioekonomikoa bultzatzea da, eta horretarako ondorengo zazpi arlotan egiten du lan: tokiko garapena, enpresa, hezkuntza, enplegua, ekintzailetza, merkataritza eta turismoa.
Agerraldian horrela laburbidlu dute arlo bakoitza:
TOKIKO GARAPEN ARLOA
Bi udaletako Alkate eta Ekonomiako Zinegotziek osatutako Tokiko Garapen Gunearen helburua, eskualdearen sustapen sozio-ekonomikorako proiektu estrategikoak eta inguru berritzaileak sortzeko politika eta estrategiak garatzea da.
Batetik, 2021-2024ko Hausnarketa estrategikoa egiten ari da Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko eskualdea erakargarri egiteko oinarriak eta ekintza plana definituko dituen prozesua, hain zuzen. Bestalde, negozio aukera berriak lantzeko bi lan ildo landu dira, alde batetik Silver Economyaren inguruko aukerak eta bestetik Ekonomia Zirkularraren ingurukoak, bi arloetan, pauso esanguratsuak eman direlarik.
Jasangarritasunaren ikuspegitik, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, Udalen eta Urkomeren arten garatu dira: 9 Ikastetxeetan Euronet 50/50 proiektua, Urola Erdiko bizikleta mugikortasunerako plana bideratzeko diagnostikoa eta Ibilgailu-flota berritzeko irizpideen definizioa.
ENPRESA ARLOA
Agentziaren irismena areagotu da, Enpresa Guneari indar gehiago eman zaio, enpresen parte-hartzea handiagoa izan da, elkarlanean beharrak identifikatuz eta lehentasunak ezarriz. Proiektuei dagokionez, 127 enpresekin burutu da hartu-emana. Ikasiz programaren barruan, enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa sustatzeko kapazitaziorako 9 jardunaldi burutu dira 92 enpresa parte-hartzailerekin. IkasEkin, praktikaren bitartez teknologia eta digitalizazioa, produkzioaren optimizazioa eta pertsonen kudeaketa aurreratua ulertu eta praktikan jartzeko 5 prozesu gauzatu dira, guztira 41 enpresa/proiektu garatu direlarik. Dirulaguntzei dagokionez, zerbitzua indartu egin da enpresa kopuru onuraduna handituz. Guztira, 105 dirulaguntza kudeatu dira, 38 enpresa onuradun eta 4,1milio euro eskatu dira.
ENPLEGUA ARLOA
Begoña Beobideren hitzetan arlo honen helburu nagusia, “eskualdeko langabeziaren murrizketa eta pertsonen enplegua eta lan munduratzeko prestakuntzaren sustapena da, tokiko enplegu politika garatuz”.
Ildo horetan 2021ean aurreikusitako helburuen lorpena altua izan dela azpimarratu du. Langabeziaren bilakaera azken urtean positiboa izan da, %-14ko jaitsierarekin, Urola Erdiko langabezia indizea %7,7koa da gaur egun, azken urteetan izaten ari den joera mantenduz.
Udalek elkarlanean abian jarritako enplegu sustapen planaren ondorioz, eskualde mailan zerbitzu eta lan lerro desberdinak abian dira. 2021 urtean lortutako emaitza nagusien artean azpimarratzekoak dira: IB irismenaren zabalkundea; Enplegu Gunea: Enplegu eta prestakuntza ordezkarien gunea, dinamika indartzen jarraitu da, arlo sozial eta inklusio eragileak barneratuz. www.urolanprest. web orriaren bitartez, eskualdeko lan eta prestakuntza eskaintza eguneratuaren difusioa kudeatu da, bertako erabilera handituz doalarik urtez urte (1300 erabiltzaile hilero). Ikaslan: Langabetuentzat prestakuntza behar berriak identifikatu dira, dauden eskaintzetara bideratu edota ikastaro berriak antolatu dira eragileekin elkarlanean, Izarraitz Lanbide Heziketarekin bereziki. Enplegu eta orientazio zentroen zerbitzuak: 1.237 erabiltzaile bakarrei eman zaie arreta urtean, 356 lan eskaintza kudeatu dira guztira sektore guztietakoak eta 100 pertsona laneratuta zerbitzuaren bitartez. Lan Munduratze Programari dagokionez, langabetu profil desberdinei egokitutako programa desberdinak exekutatu dira, 49 pertsonak parte hartu dute eta horietatik 36 laneratu dira.
Bi perfil klabetan ipini da fokoa: Gazte kualifikatuen talentua eta egoera ahulenean dauden perfilak bultzatzean:
Alde batetik, KAP Proiektuak: Eskualdeko gazteen erakarpena enpresetara burutu da KAP proiektuen kudeaketaren zerbitzuaren bitartez. Enpresa kopurua eta gazte partehartzaile kopurua handitu eta indartu da. Besteak beste, 48 enpresek parte-hartu dute, 52 ikaslek eta 38 proiektu itxi dira.
Bestetik, egoera ahulenean -bazterkeria egoeran edo arriskuan- dauden langabetuei erantzuna emateko, 2021 urtean UE ElkarEkinez Lanean II proiektuaren exekuzioa hasi da eskualde mailan (GFAren babesarekin). Pertsona horien gizarteratze-laneratzeko prestakuntza eta enplegu ibilbideak sustatu dira, inklusio eragileekin lankidetzan. Guztira, 66 pertsonek parte hartu dute; oinarrizko konpetentziei dagokionez 4 ikastaro antolatu dira eta konpetentzia teknikoak 2 izan dira. Gainera, enplegu inklusiboa sustatzeko jardunaldiak eta bisitak antolatu dira enpresa industrial eta inklusio eragile artean (Gureak, Katealegaia, Sartu). Proiektua 2022an amaituko da.
EKINTZAILETZA ARLOA
Iraurgi Berritzenek ekintzaileen beharretara egokitutako baliabideak eskaintzen ditu, bidelagun izanez eta elkarlanean arituz ekintzailearekin zuzenean nahiz zeharka lotura duten eragileekin. Horretarako, hainbat ekintza martxan jartzen dira; formakuntzak, kafe tertuliak, eskualdeko medioetan ekintzaileei ikusgarritasuna emateko kanpainak, sentsibilizazio saioak ikastetxeetan… Guzti horrek, urtean zehar 80-100 ekintzaile potentzial artatzea ahalbideratzen du.
Bestalde, zerbitzura gerturatzen diren ekintzaileek duten erronka nagusia, merkatuan identifikatu duten behar horri erantzuteko negozio eredua nola eskaini da, eta eredu horretan, digitalizazioa, ingurumenarekiko ardura eta zerbitizazioa ezinbesteko osagaiak dira.
Guztira 84 ekintzaile hurbildu dira eta 44 egitasmo landu. Horietatik, 15 enpresa eta 20 lanpostu sortu dira. 193 ekintzailek parte hartu dira antolatu diren ekintza ezberdinetan.
HEZKUNTZA ARLOA
Hezkuntza arloak, DBH eta Batxiler mailan eragiten du eta eskualdeko 5 ikastetxeen beharrei erantzuna emango dien proiektu konkretu eta eraldatzaileak landu dira. Azken ikasturtean, 5 lankidetza proiektu landu dira: Ikasiz, Elkarrekin Eraikitzen, STEAM Urola Erdian, Gerolan eta Izan Ekintzaile.
Proiektu horien bidez, arloaren helburuari erantzun zaio, hau da eskualdeko eragile sozioekomikoekin harremanak indartu, ikasleen orientazioan lagundu, irakaskuntza metodologia berriak landu eta zientzia nahiz teknologia gaitasunak landu dira.
Oro har, ikasturtean, 5 ikastetxe, 30 irakasle, 400 ikasle eta 50 eragile sozioekonomiko inguruk hartu dute parte.
MERKATARITZA ARLOA
Txikizkako merkataritza, iraultza hirukoitza bizitzen ari da, batetik kontsumitzaileen erosketa ohituren aldaketa, produktua-zerbitzua eskaintzeko ereduen aldaketa, eta azkenik, gure herrigunetako egitura ekonomikoaren eraldaketa.
Guzti hori kontuan izanik, Iraurgi Berritzenen konpromisoa eta ahaleginak, “gure herriguneak bizirik irautera bideratuak daude eta horretarako beharrezkoak diren ekintzak abian jartzera, beti ere eskualde ikuspegitik eta merkataritza elkarteekin elkarlanean”.
Guztira, 160 establezimendurekin jarri da Iraurgi Berritzen harremanetan. 6 eskualdatze landu dira eta horietatik 3 gauzatu. Bestalde, merkataritza suspertzeko 2 kanpaina jarri dira martxan.
TURISMO ARLOA
Eragile, erakunde, eta enpresa desberdinekin harremanak kontsolidatu dira. Alojamenduei dagokienez, 8 enpresek parte-hartu dute eta hainbat ekimen burutu dira, Marketingeko tailerra adibidez. Ignaziotar urtearen baitan Jesusen Lagundia, udalak eta turismoko eskumenak dituzten erakundeekin harremanak sendotu eta kontsolidatu dira, eskaintza turistikoan hainbat ekintza garatuz eta digitalizazioaren eremuko proiektu garrantzitsu bat abian jarriz. Marka turistikoa eta webgunea berritu dira, Urola Erdiko eskaintza turistikoa modu erakargarri eta berritzaile batean azalduz.