Argiteria berriarekin %82,60rainoko aurrezte energetikoa lortuko da. Aurrez egindako azterketen arabera, potentzia 312,72kW-tik 78 kW-ra jaitsiko da.
Enpresa esleipendunak, Tecunik, zortzi hilabeteko epea du lanak gauzatzeko. Herrian 3.280 argi-puntu daude eta herriguneko 1.963 argi aldatuko dira. Potentzia murrizteaz eta argi-kalitatea hobetzeaz gain, ordutegiaren arabera, argiten intentsitatea doitu ahalko da.
Aste honetan, Bizenta Mogel, Aretxabaleta, Ugarte, Klara Donea, Trenbidearen Zumardia Aldapa, Abarketagileen kalea eta Julio Urkixo kaleetan arituko dira lanean. Arkupeetatik hasiko dira.
Udala 2016an hasi zen argiteria publikoa berritzen. Orduan argi koadro guztietako instalazio elektrikoa berritu zen, segurtasuna bermatzeko eta mantenimenduari lotutako intzidentziak murrizteko. Herrian dauden 47 koadro elektrikoak berritu ziren.