Pertsona bat bertaratuko da galdetegia utzi, eta haren inguruko azalpenak emateko, eta saltokietako arduradunek astebeteko epea izango dute galderak betetzeko. Behin epea amaituta, galdetegiak entregatzera joaten den pertsona bera pasako da negozioetatik, galdetegiak jasotzera.
Helburu nagusia da digitalizazioarekiko kezkei eta buruhausteei erantzun bat eman ahal izateko, saltokien eta negozioen esku jar daitezkeen baliabide egokienak zeintzuk diren jakitea, eta digitalizazioarekiko duten interesa zenbaterainokoa den ikustea. Alegia, negozioa sustatzeko Internet nola eta zenbat erabiltzen duten, sare sozialak elikatzen dituzten, edukiak eguneratzeko ohiturarik ba ote duten, e.a. Era berean, jakin nahi da, oraindik urratsik eman ez duten haiek, prest egongo ote liratekeen jauzi bat emateko.
Guztira 250 galdetegi inguru zabalduko dira herriko saltoki eta zerbitzuetan. Edonola ere, saltokiren batek galdetegia betetzeko interesa izan arren, ez balu jasoko, Udaleko Merkataritza arloarekin (Kultura saila) harremanetan jartzea nahikoa izango da galdetegia eskuratzeko.