Lizitazio prozesuak bere faseak ditu. Teknikariek eta aholkulariek esleipen irizpideen arabera eskaintza aztertu ostean, kontratazio organoari bidali zien txostena baloratu ahal izateko. Gaur goizean hirugarren artxiboa ireki da eta kontratazio mahaiak proposamena ontzat eman du. Ondorioz, esleipen prozesua ia itxita dago, eta probabilitate guztien arabera, urratsak ematen jarraituko da, eraikina guztiz eraberrituta geratzen den arte. Une honetan esan daiteke salerosketa aurrera ez ateratzeko aukerak oso urriak eta irrealak direla. Horretarako gertatu beharko luke, edo enpresek eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea, edo udalbatzarrak ez onartzea salerosketa. Azken eszenatoki hori pentsaezina da baita kontuan hartuta udalbatzaren indarren antolaketa.
Altuna y Uria, Teusa eta Campezo enpresek gehienez 16 etxebizitza libre eraiki ahalko dituzte Idiakez Ederra Etxean. Beheko lokala Udalaren esku geratuko da eta bertan Jubilatuen Etxea kokatuko da.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 41.076,86 eurokoa zen eta eskaintza 50.000 eurokoa izan da. Kontuan hartu behar dira eraikinak dituen kargak. Eraikitze kostu zuzenak bakarrik 3.000.000 euro ingurukoak dira. Eroslea derrigortuta dago, halaber, babestutako elementuak birgaitzera eta balioan jartzera.