Aurtengo edizioa hamaika herritan jokatuko da, tartean, Azkoitian. Lehen fase horretan lehiaketa txikitako edota antzinako jokoetan oinarrituko da. Ondoren, herri bakoitzeko talde irabazleek Lurraldeetako Kopan hartuko dute parte, eta bertan emantzipazioa lantzeko ideiak landuko dira gazteekin. Prozesu guztiaren amaieran, sari gisa, bizi esperientzia bat izango dute lurralde bakoitzeko irabazleek. Herrietako ekitaldiak maiatzera bitartean luzatuko dira, uda aurretik Lurraldeko Kopak jokatuko dira, eta udan, uztaila eta iraila bitartean, talde irabazleek Afrikara joateko aukera izango dute. Orain arte emandako sariak izan dira Mexikoko “bootcamp” batean parte hartzea, eta Europan zehar interrail bat egitea.
Aurreko edizioetan, besteak beste, ekintzailetza, garapen jasangarriko helburuak edota tokiko merkataritza landu izan dituzte. Aurten emantzipazioa hartu dute ardatz. “16 eta 29 urte bitarteko gazteen %22,6 bakarrik bizi da gurasoen etxea ez de beste baten. Hau da, 30 urtetik beherako 4 gaztetatik 1ek baino ez du lortu emantzipatzea. Gau hau arazo bat da Euskadiko gazteentzat eta ezinbestekoa ikusten dugu erronka horretarako sortzen diren irtenbideen parte izatea gazteak”, diote.
Nola egingo dute?
Anboto Mariren kondairan oinarrituta, taldeetan txikitan jolasten ziren jokoak jolastera bultzatuko dituzte gazteak. “Umetako jokoak pasatzea lortzen duten taldeak emantzipaziotik gero eta hurbilago egongo dira eta talde irabazleek emantzipazioa lortuko dute, hor dago erronka”.
Anbotoko Mariren historiaren alegoria hartuta, herrietan kaxak jarriko dituzte eta kaxetan sartuko dira taldeak. Bertan, taldeka umetako euskal jolasak egin beharko dituzte. Kaxek haurtzaroa, gurasoen babesa, irudikatzen dute. Inguruan, deabruak ibiliko dira, eta deabruek kutxetatik aterako dituzte gazteak. Baina zer egin behar dute kutxetatik ateratzeko? Jokoak irabazten joan. Talde batzuk besteen aurka jolastuko dute eta talde irabazle bat geldituko da herri bakoitzean. Talde irabazle hori da Lurraldeko Kopara pasatuko dena. Han, kobazulora eramango dute talde irabazlea eta kobazulotik irteteta izango da helburua, emantzipaziorako ideia berriak aterata.
Garazi Etxaniz eta Leire Lizarralde iazko irabazleak, Googaz-eko antolatzaile Garazi Uriarte eta Sonia Vazquez, Kultura zinegotzia.