Printzipioz egingo duten ibilbidea ondorengoa da: Gurea Frontoitik Kale Nagusira abiatuko dira eta Balda Plazaraino iritsiko dira. Balda Plazan geldialdia egingo dute eta bi pieza joko dituzte. Handik, berriro bueltan, Plazaberritik Kale Nagusira joango dira eta Herriko plazan egingo dute bigarren geldialdia. Plazan hiruzpalau kantu joko dituzte eta Kale Nagusia eta Aingeru Kalea zeharkatuz, berriro Gurea Frontoira iritsiko dira. Hirugarren geldialdia pilotalekuan bertan egingo dute eta han zazpi pieza eskainiko dituzte danbor-joleek. Amaietutakoan, merienda emango zaie haur guztiei.
Onenean, beraz, ibilbide laburragoa egingo dute partaideek eta antolatzaileek irizten badiote egiten duen eguraldiarekin ezin direla kalera atera, Gurea Frontoian izango da danborrada. Azken unera arte ezingo dute bi aukeren artean erabaki. Helburua da kalera atera ahal izatea eta badaezpada, Udalak prest ditu haurrentzat zirak busti ez daitezen.
Danborrada, larunbatean, 17:00etan hasiko da. Hala ere, partaideak 16:30erako egon beharko dute Gurea Pilotalekuan.
Egiten duen eguraldia egin, Umore Ona, Xoxote, San Sebastian, Idiarena edota Diana entzun ahal izango dira larunbatean, pieza ezagunak eta aski hunkigarriak.