Berriak
Haurrek ederki gozatu dute danborrak astintzen
Eguzki izpiak lainopean gorde diren arren, kaleetan danborrada doinuak izan dira nagusi gaur arratsaldean. Parte hartu duten berrehundik gora haurrek ederki gozatu dute danborrak astintzen. Bost konpainia atera dira, gastadoreekin eta sukaldari txikiekin batera, baserri giroan oinarritutako karroza dotorea atzetik zutela. Danborradaren antolakuntzaz arduratu den Tata Elkarteak ibilbide motzagoa egitea erabaki zuen, oso eguraldi txarra zegoelako iragarrita eta horrela egin dute. Haurrek frontoian eman diete amaiera desfileari azken piezekin. Erruz gozatu dute eta baita familiek eta ikusleek ere. Bi urte eta gero, bazen ordua danbor hotsak entzuteko! Ikusi arratsaldeak eman duena iruditan HEMEN.