Amsia artista azkoitiarrak azpimarratu du “soinu banda berri honek ikuspegi estetiko eta formaletik, filmaren aspektu abangoardistak indartzen” dituela. Aurreko mendeko 20. hamarkadan agertu eta goren aldia ezagutu zuen Sinfonías urbanas izeneko dokumentalaren azpigenero batean sartzen da filma. Dokumental horien gai nagusia hiriko bizitza da, gurutzatzen diren ehunka herritar anonimoren testuinguru gisa ulertuta. Amsiaren iritziz, “sintonia horiek duten izaera programatiko eta ustekabekoagatik iruten dute, propioa bere garaian eta egun. Filmaren lengoaia abangoardistagatik da, hain justu, hain gaur egungo pelikula”.
Dziga Vertov zuzendariaren lengoaia sortzaile eta transgresoreak inspiratu du soinu bandaren proiektua. Amsia artistak ((Javier Úcar, Azkoitia, 1976) eta Dallas autoreak (Ignacio Fernández Galindo, Iruñea, 1973) musika garaikidea eta elektronikaren eta musika elektroakustikoaren bidezko zuzeneko esperimentazioa uztartzen dituen obra sortu dute. Bi egileek hizkuntzak batu dira lan amankomun, eklektiko eta txundigarria garatzeko. Musikaren botere gogorarazlea, zaratek eta gutxi entzuten diren soinuen ahalmen iradokitzailea, eta isiltasunak edo akustikak eragiten duten efektu dramatikoa oso kontuan hartu dira sormen prozesuan, jatorrizko filmari balioa eransteko asmoz.
Amsiaren elektronika esperimentalarekin batera, minimalismoaren eta abstrakzioaren artean kokatzen dena, Dallasen proposamen integratzailea XX. mende erdialdeko musika serialari lotutako testura eta atmosferara gerturatzen da.
Javier Úcar, “Amsia”-k, eskarmentu handia du underground eszenan. Azaldu du “zaratatsua (ruidismo-Noise) musika motak soinu musikalaren eta ez musikalaren artean egiten den bereizketa zalantzan jartzeko joera” duela. “Noise musikak estilo musikal eta sormen praktika anitz barneratzen ditu, soinuetan oinarrituta, eta zarata aspektu nagusitzat hartuta. Akustikoki edo elektronikoki sor daiteke zarata eta instrumentu musikal tradizionalekin edo ez ohikoekin. Edozein tresna da balekoa prozesuari koherentzia ematen badio”.
Ikerketa prozesua bi gunetan garatu da: Amsia artistaren jaioterrian eta Nafarroako Huarte zentroan Dallasek egin duen egonaldian, sormen espazioen programari esker. Huarteko laborategian, Raúl Martínez Preciadoren laguntza teknikoarekin, inprobisazio saioak grabatu dira instrumentu akustikoekin. Nafarroako eta Errioxako hamar musikarik parte hartu dute. Hautatutako instrumentuak dira: flauta, zeharkako txirula, flauta baxua, saxofoi altuak eta tenoreak, kontrabaxua, oboea, tuba, tronpeta, perkusioa, biolinak eta artisau eran eraikitako “zaraten sorgailu” bat.
Musika garaikidearen autore eta soinu sormenaren ikertzaile Ignacio Fernández Galindok uste du “proiektuaren gakoa muntaian eraikitako narrazioa aztertzea” izan dela “eta soinu paisaiak sortzea, alegia, soinu multzoak paisaia deskriptibo-narratiboekin lotzea, eta sormen iturri anitzeko montajeari, helburu estetikoarekin betiere. Soinu paisaia batean ez ditugu soinu solteak entzuten, soinu multzo bateratu eta jarraiak, baizik. Entzutezko sentsazioak sortzeko dago pentsatua dena”.
Azkoitiko zuzeneko aurkezpenean hiru sintetizadore analogiko erabiliko dira, espreski ekitaldi horretarako eskuz soldatuak eta muntatuak, denbora errealean sinkronizazio eta kableatu aldaketekin. Tresna elektronikoez eta estudioko saioez gain, Zugardi Big Banbarekin (34 interprete) soinu materiala grabatu da inprobisazioekin, zein haizezko, sokazko eta perkusiozko sekzio batekin, pelikulako hainbat escena musikalki azpimarratzeko eta osatzeko.
Pelikulak 66 minutuko iraupena du eta elektronikoki zuzenean sortutako eta maneiatutako musikak lagunduta aurkeztuko da. Saioa 19:00etan hasiko da eta bi autoreek egingo dute sarrera.
Soinu proiektuak Nafarroako Filmotekaren, Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren, Zugardi Musika elkartearen, CTL Irudi eta Soinua eta Musika Garaikideko Garaikideak zentroaren kolaborazioa izan du. Halaber, Leire Aranguren (Estudios Aberin), Eduardo Pardo eta Estanis Elorza (Estudios Doctor Master) teknikariek egin dute lan.