“Bi -azaldu du Ana Azkoitiak- eredu dira. Aizterriren kasuan, familiako laugarren belaunaldiak hartu du dendaren ardura. Noah, berriz, ibilbide berriko saltokia da. Eta biek asmatu dute denbora berrietara egokitzen”. Udal ordezkariaren iritziz, “produktuez haratago, esperientzia, bezero-esperientzia, eskaintzen dute bi saltokiek. Bezeroaren aldartea ukitzen dute. Nortasuna darie ertz guztietatik”. Halaber, Azkoitiaren hitzetan, erakundeeak “bidelagun” izan behar dute, “kaleak guztionak direlako eta nortasunez eta indarrez betetako komertzioa nahi dugulako herrian”.
Komertzioak erakargarri egiten ditu herriak. “Beti batu egiten du. Beti da erakargarria. Zaindu dezagun”.
“Singular Dendak” berriekin, herrian hiru dira aitortza eskuratu duten establezimenduak. Grieta jantzi denda izan zen Azkoitian aitortza lortu zuen lehenengo denda 2017an.
Sarituak pozik agertu dira, ahaleginaren eta lanaren ondorio delako aitortza.
“Singular Dendak” ziurtagiria Gipuzkoa Merkatariak Federazioak ematen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Atzoko ekitaldia federazioko presidente Julen Maizek eta Ekonomia Sustapenerako diputatu Jabier Larrañagak ireki zuten.
Zorionak!