Besteak beste, Aleksandr Borodín, John Williams, Giacomo Puccini edota Jesus Guridi konpositoreen obrak joko dituzte.
30. Udaberriko Musikaldiaren abiapuntua izango da larunbat honetako kontzertua. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatzen du musika zikloa.
“Maiatzean Santa Kutzeko komentuan lehen mailako lau kontzertu eskainiko dira. Harro eta pozik egotekoa dela, deritzot. Udaberriko Musikaldia musika maite dutenentzat oparia da. Espero dut, bihotzez, publikoak gozatzea eta hitzordu musikal honi leialtasunez eustea. Ikus-entzulerik gabe, ez litzateke horrelako ezer posible izango”, azaldu du Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek.
Maiatzaren 14an, Santa Kutz komentuan protagonista izango dira Arantza Ezenarro soprano donostiarra eta Borja Rubiños pianista andoaindarra.
Hirugarren kontzertua Easo Abesbatza prestigiotsuak emango du maiatzaren 21ean, eta maiatzaren 28an, gitarrista garaikide handienetakoa den Pablo Sainz-Villegas errioxarrak eskainiko du. “Alma de guitarra” aurkeztuko du.
Izen handikoak dira denak, ibilaldi arrakastatsua egin dutenak, eta beraz, edizio honek ere muga goian ipiniko du.
Kontzertu guztiak irekiak eta doakoak dira. Laurak 18:30ean izango dira.
JAITSI EGITARAUA HEMEN udaberriko Musikaldia
Autobus zerbitzua kontzertuetarako
Autobus zerbitzua jarriko da Santa Kutze komentutik joan-etorria egiteko. Autobusa doan izango da eta 18:00etan atearako da Julio Urkixo kaleko autobus geralekutik. Kontzertu amaieran, jaitsiko da.
Ez da beharrezkoa autobuserako izena ematea.
Daniel García.
Pablo Martín Caminero.
Gorka Hermosa.