Arana "Euskal-Erria" aldizkariko kolaboratzailea izan zen. Besteak beste, "San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gaztelaniaz", "Bai, pecatu da liberalqueriya" edota "Jesus-en-biotz sagraduco billera santu edo congregacioaren gañeco gauza cerbaitzuet dacaizquien liburuchoa" obren autorea da. Latinetik euskarara itzuli zuen, halaber, "Ama Virgiña guciz garbi Concepcioaren oficio laburra", eta euskaratik gaztelaniara Agustin Kardaberazen "Loyola-co Aita San Inazio-ren beratziurrena".