Galdetegiaren ondorioetako bat da bankuek eta aurrezki kutxek beren digitalizazio prozesua tarteko, "leihatilan gero eta arreta pertsonalizatu gutxiago emango" dietela, eta "bezeroek egin ditzazketen eragiketak gero eta mugatuagoak izango" direla. "Horren ondorioz, kudeaketak kutxazainetan egiteko trebatu behar dira edo bestela, sukurtsaleko langileei laguntza eskatu. Azken aukera da APP digitalak erabiltzea eta horretarako ere formazioa beharko dute.
Azkoitia Lagunkoiak banku eta aurrezki kutxa "lagunkoiagoak" eskatu ditu.
Lanketa "Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta" zikloko ikasleak egin dute. Inkesta 13 galderez osatuta dago eta 153 lagunek hartu dute parte. Halaber, banketxeetako arduradunei elkarrizketak egin dizkiete. Haien esanetan, "kontziente dira adinduek dituzten zailtasunez". Hala ere, batzuk uste dute adin kontua baino, jarrera kontua dela. Galdetegiaren arabera, 65 eta 90 urte bitarteko %97,4k banketxe edo aurrezki kutxara joaten jarraitzen du kudeaketak burutzeko. Gainera, erdiak baino gehiago, %58,8, bakarrik joaten dira. Internet bidez tramiteak burutzen dituztela %5,9k soilik baieztatzen du. %85,5ek ez du kudeaketarik egiten digitlaki eta %8,6k "batzuetan".
Irisgarritasunari buruz galdetuta, %86,9k dio bulegoak irisgarriak direla eta %81en aburuz, erraza da bertan orientatzea eta nora joan behar duten jakitea. Aitzitik, jasotzen duten informazioaz galdetuta, ulertzen dutela erantzuten dutenen kopurua %40,3koa da.
Edonola ere, banketxe eta aurrezki kutxak formula berriak bilatzen ari dira adineko pertsonei zerbitzu hobea eskaintzeko eta dagoeneko indarrean dituzte hartutako hainbat erabaki. Besteak beste, ondorengoak:
KUTXABANK
-8:00etatik 22:00etara telefono bidezko banak espezializatuko telefono bidezko arreta jarri da abian.
-Nagusientzat aurrez-aurreko arretaren ordutegia zabaldu da, eta 8:30etik 14:00etara eskaintzen da kutxa zerbitzua duten bulegoetan, beti ere, OK kontuaren titularrak diren 65 urtetik gorakoentzat.
-Pertsona nagusiek banku izapideak egiteko orduan senti dezaketen segurtasun eza eta ahultasuna saihesteko, bezeroentzat erreferentziazko kudeatzaile bat jarri dute.
-Digitalizazioaren arloko prestakuntza planaren ekimena sare osora hedatzen ari dira fundazioaren bidedez.
-Aplikazioa erabilera errazekoa da, hizkuntza eta ikuspegi sinplifikatua du, bezeroen eragiketa ohikoak menuan agertzen dira, eta laguntza elementuen presentzia nabarmena da.
-Sukurtsaleko langileak behar adina aldiz laguntzen dute kutxazainetan kudeaketak egiten.
RURAL KUTXA
-65 urtetik gorako bezeroentzat prestakuntza ikastaroak daude: a) Digitalizazioa eta mugikortasuna eta b) Bankuko kutxazainen aplikazioa. Doako ikastaroak dira, hiru ordukoak, eta kanpoko enpresa batek ematen ditu.
-Ez dago kudeaketak egiteko ordutegirik. Nagusientzat aurrez-aurreko ordutegi zabala dute.
-Sukurtsaleko langileak behar adina aldiz laguntzen dute kutxazainetan kudeaketak egiten.
BBVA
-Nagusientzat aurrez aurreko arreta ordutegia 14:15era arte zabaldu da.
--Sukurtsaleko langileek 11:00ak bitartean, behar adina aldiz laguntzen dute kutxazainetan kudeaketak egiten.
-APParen erabilera bultzatzen du eta bezeroei erabileran trebatzen laguntzen die, beren kudeaketan autonomia izan dezaten.
LABORAL KUTXA
-Bezeroei APParen erabilera bultzatzeko banakako prestakuntza ematen die.
-Bezeroek ordutegi zabala dute nahi duten kudeaketa egiteko: 8:30etik 14:00etara.
-Sukurtsaleko langileak behar adina aldiz laguntzen dute kutxazainetan kudeaketak egiten.
-Bezeroei arreta emateko aurretiko hitzorduak ematen dituzte.
BANCO SANTANDER
-Bezeroek ordutegi zabala dute nahi duten kudeaketa egiteko: 8:30etik 14:00etara.
-APParen erabilera sustatzen dute eta banakako prestakuntza ematen dute.
-Kudeaketetarako sukurtsaleko langileek laguntzeko prestutasuna agertzen dute.
-Bezeroei arreta emateko aurretiko hitzorduak ematen dituzte.