Epaiaren arabera, Ainhoa ile-apaindegiaren eraskusleihoko "sormena ondo diseinatua dago kontzeptu eta ideia bat komunikatzeko, eta hori erakusleihoa ikusi orduko ulertzen da. Garapena egokia da, erabiltzen diren materialak ere bai, eta erakusleihoaren kontzeptua adierazteko egindako konposizioarekin asmatu egin da". "Halaber - gaineratu du epaimahaiak - loreen presentziari esker, uda giroa indartu egin da".
ETK Informatika eta Naiena saltokiei dagokienez, epaimahaiak positiboki baloratu du urtaroaren irudikapen argia. ETKren kasuan, dioenez "gama kromatikoak eta giropenak udako ohiko itsas giroa ekartzen dute gogora". Bestetik, produktuak erabilera, funtzio edo marken arabera multzokatzea gomendatzen du epaimahaiak. Naienaren kasuan, "kreatibitateak bikain biltzen du erakusleiho osoa eta produktua aurkezten den espazioa girotzen du". Erakustokiko foku-puntua errespetatzea gomendatzen du.
350, 250 eta 150 euroko erosketa bonuak banatu dira irabazleen artean. Halaber, Herrixen Elkarteak 50 euroko bonua zozketatu du Facebook bidez botoa eman dutenen artean.