Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da eskaera egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundeak egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkorra Azkoitian edo Urola bailaran izatea.
Informazio osagarria:
https://azkoitia.eus/udala/diru-laguntzak/10632-gobernuz-kanpoko-erakundeei-gke-programak-garatzeko-dirulaguntzak
Berriak
Gobernuz Kanpoko Erakundeek zabalik dute dirulaguntza eskaera egiteko epea
Gobernuz Kanpoko Erakundeek euren programak garatzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea zabalik dute jada. Udalak ematen dituen dirulaguntza hauek garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko belburua dute.
Eskaera egiteko azken eguna irailaren 30a izango da. Eskaera telematikoki egin beharko da www.azkoitia.eus atarian, "tramiteak" atalaren bidez.