Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek eman du Azkoitiko eskaintzaren berri. Azaldu duenez 6 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta, bi talde osatuko dira.
"Lehenengo -azaldu du Vazquezek- taldea astelehenetan eta asteazkenetan bilduko da 17:00etatik 18:00etara, eta bigarren taldea egun berdinetan, 18:00etatik 19:00etara. Ikastetxean bertan eman behar da izena". "Bestetik, -jarraitu du- 12 eta 21 urte bitartekoentzat astearte eta ostiraletan soinketa eta igeriketa saioak ditugu Elkargunean. Kasu horretan, Elkargunean eman behar da izena. Gakoa da kirola egiteko aukera mundu osoari zabaltzea".
Azkoitian aurreko ikasturtean 9 haurrek hartu zuten parte.
Erakundeetako eta Marea Urdinako ordezkariak pozik agertu dira urrats garrantzitsua eman delako eta aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei, eta haien familiei, dei egin diete "beldurrik gabe parte hartzera animatzeko".
Marea Urdinako Aritz Orbegozok azaldu du orain gutxi arte, aniztasun funtzionala dutenentzat ez zegoela kirola egiteko aukerarik eta orain, behin egitasmoa martxan jarrita, "pilota familien esku" geratu dela. "Errazena etxean geratzea da, pentsatuz ez dela gure tokia. Aniztasun funtzionala duten ikasleek bere lekua dute, saioak haien beharren arabera eta talde txikietan antolatzen direlako".
Halaber, Eskola Kirol Egokituak iazko ikasturtean eman zuenaren laburpen bideoa aurkeztu du Marea Urdinak. Horra: