Saioetan hainbat gai jorratuko dira adituen eskutik, hala nola, seme-alabekin emozioak lantzeko erramintak eta aholkuak; estresa kudeatzeko estrategiak; denbora antolatzeko jarraibideak; afektibitatearen garrantzia eta pornoaren eragina; sare sozialen erabilera edota komunikazioa.
Izen-ematea
Parte hartu nahi duten gurasoek izena eman dezakete presentzialki udaletxean, Gizarte Zerbitzuen sailean, edota Elkargunean dagoen Gazte Informazio Bulegoan, edota ondorengo helbide elektronikora idatzita: gizar@azkoitia.eus Izena emateko azken eguna azaroaren 22a da. Saioetan parte hartzea doakoa da. Eman beharko diren datuak dira izen-abizenak, sexua, harremanetarako kontaktua eta seme edo alabaren adina eta sexua, ikastetxea eta hizkuntza.