Iaz Herri Diagnostikoa landu zen eta lanketa hura eta beste hainbat iturri hartuta, aurten Herri Plana jorratzeari ekin zaio. Lau lan fase garatu dira eta azken txanpan batzar irekia egingo da, landutako proposamena aurkezteko eta baloratzeko.
Aurten, prozesuaren hirugarren fasean, Herri Kontseilua osatu da dokumentua baloratzeko eta kontrastatzeko, eta Kontseiluko kideen egitekoa proposatutako ekintzak lehenestea izan da. Herri Kontseiluak aurkezpen bileran eta beste bi lansaiotan hartu du parte. 12 lagunek osatu dute, eta ausaz, zozketaz, hautatuak izan dira, beste parte-hartze esperientzia bat martxan jarriz.
Aurreko lan saioak taldeka egin dira, batetik, udal ordezkariak, bestetik teknikariak eta langileak, eta azkenik, eragileak eta elkarteak, eta Herri Kontseilua. Asteazkeneko saioa, ordea, parte hartu duten eta parte hartu nahi duten guztiei zuzenduta dago.