Gurean Industrializazioa hasten denean, pixkanaka baserriak hustu eta lurra lantzeari utzi zitzaion kasu askotan, kaleratu eta industrian lana eginez, bizitza errazagoa eta lanetik askeagoa bilatu nahian.
"Baserri inguruetako lan eta ohitura askotatik, jolas, kirol-apustu eta dantza gozagarriak sortu ziren. Gehienak nekazariek beraiek sortuak. Herri kirol batzuk, elkarri desafio eginez apustura bideratuak, eta lana ongi egin eta uzta jasotzean sortzen ziren gaur egun egiten diren herri-dantza asko", diote arduradunek.
Ikuskizuneko figura nagusietako bat XIX. mendeko Donostiako Dore izeneko esne-saltzailea da.
Oi Lur ikuskizunerako ondutako koreografiek, garai hartako nekazarien langintza eta ohiturak modu erromantiko eta alaiean agertaraziko dituzte.
Pablo Sorozabal jaio zela 125 urte betetzen diren honetan, bere hiru lan izango dira entzungai musikari dagokionean eta, Erviti, Xabier Zabala eta herri musikek osatuko dute ikuskizunaren musika.
Beti bezala, hiru taldeak eta emanaldiaren atarian, azkenenko entseguetan dabiltza buru-belarri emanaldi bikaina punttu punttuan ikus-entzuleari eskaintzeko asmoz.