Gizarte Zerbitzuen sailak 8.899 pertsona artatu zituen 2022an. Haietatik, 5,294 harreran hartu ziren eta aurretiko hitzordurik gabe. Eta beste 3.605 lagun gizarte-langileek artatu zituzten, eta hitzordua eskatuta zuten.
Hileroko aktibitatearekin parekatuta, datuek erakusten dute Gizarte Zerbitzuetatik batez beste hilean 741 pertsona igarotzen direla eskaerak, prestazioak edota bestelako tramiteak bideratzeko.
Berriak
Gizarte Zerbitzuek aurretiko hitzorduen zerbitzua hobetu dute sms bidez
Sailak 8.899 pertsona artatu ditu 2022an
Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurretiko hitzordua eskatzen duten bizilagunek sms bat jasoko dute automatikoki beren mugikorrean, finkatutako eguna eta ordua baino 24 ordu lehenago, gogorarazpen gisa. Hitzorduak kudeatzeko sistema berriak eskaintzen duen abantailetako bat da.
"Gizarte Zerbitzuen sailean lau gizarte-langilek egiten dute lan eta harreran, beste bi pertsonek. Hitzorduak ondo koordinatu beharra dago, eta sms-a garrantzitsua da zeren gerta daiteke ordua eskatu duen erabiltzaileari ahaztea eta tarte hori hutsik geratzea. Azken batean, zerbitzua optimizatzen laguntzen du", adierazi du Janire Igoa Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.