Berez, hiztegitxoa adineko pertsonen zaintzaile erdaldunei laguntzeko ideiarekin sortu zen. Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen artean, gehiengoa emakume atzerritarra da, euskara ulertzeko eta hitz egiteko gaitasunik ez duena. Horrek adin nagusiko pertsonarekiko harremana zaildu ez dezan, egunerokotasunean gehien erabiltzen diren hitzen hiztegitxoa osatu zen.
Besteak beste, agurtzeko moduak, oinarrizko kontzeptu batzuk, asteko egunak, zenbakiak eta orduak, koloreak edota eguraldiari lotutako esamoldeak jasotzen ditu.
Ikusita euskaraz ez dakien edonorentzat lagungarria izan daitekeela argitalpena, gaur Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroan aurkeztu dute Euskara saileko arduradunek.
Berriak
Udalak "Esaizu euskaraz!" hiztegitxoa aurkeztu du helduen eskolan, etorkinak euskarara gerturatzeko
Udaleko Euskara zinegotzi Marijose Arregik "Esaizu euskaraz!" hiztegitxoa aurkeztu du Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroan (EPA). Euskara sailak hiztegia uda aurretik kaleratu zuen, eta orain zabalkundea ematea du helburu. Liburuxka euskaraz ez dakitenentzat, atzerritarra izan ala ez izan, baliabide egokia da, eta euskarara hurbiltzeko tresna aproposa. Izan ere, poltsikoko hiztegia da, erabilerraza, eta azkoitiarrez jasotzen ditu hitz eta esamolde erabilienak.