Udalak biktimaren eta hurbilekoen intimitatea eta konfidentzialtasuna bermatu behar ditu, nahitaez. Horregatik, adierazpen edo agerraldi publikoak egin aurretik, biktimaren onespena eskatzen du, eta adin txikikoen kasuan, gurasoena.
Ondorioz, eta familiarekin egon ostean, Udalak bat egingo du erasoa salatzeko antola daitezkeen ekintzekin.
Biktimak salaketa jarria du, eta Ertzaintza ikerketa lanetan ari da.