Berriak
Gaur amaituko dituzte Julio Urkixoko asfaltatze lanak
Gaur bertan amaituko dituzte Julio Urkixoko asfaltatze lanak, eta datorren asteartean hasiko dira Aizkibel Udal Liburutegitik Geltoki tabernara doan bide-zatia asfaltatzen. Bigarren tarte horretan pare bat egunetan bukatuko dituzte lanak, eta jarraian bi eremuetan pintaketa lanak egingo dira.
Egun hauetan Julio Urkixo 20tik Etxe-Zuriko zubira arteko zatia asfaltatzen aritu dira eta datorren astean, bigarren bide-zatiari ekingo diote, Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tarteari, hain zuzen. Madariagako eta Otzolarreko baserri bideetan ere burutuko dira lanak. Udalak Asfaltos Urretxu S.L. enpresari esleitu zizkion lanak, eta 229.531,14 euroko aurrekontua dute.