Azken aste hauetan, behin betiko errodadura geruza zabaltzen jardun dute langileek eta bihar goizetik aurrera, hobekuntza egin den 1,3 kilometroko luzera duen plataforma guztiz irekita egongo da, seinaleztapen- eta baliza elementuak kokatu ostean.
Bigarren fasea prest
GI-631 errepidearen zati hau hobetzeko lanen hurrengo faseari dagokionez, jarduketa berriak beste 1,3 kilometroko tartea hartuko du eta, hemen ere, hirugarren lerro bat gehitu ahal izango zaio errepideari, plataformaren zabaltzeari esker, aurreratzeak segurtasun handiagoarekin egin ahal izateko. Lanen lizitazioa urte amaierarako gauzatu ahal izango da.
Errepide honek garrantzi handia du Azkoitia eta Urretxuko biztanleentzat eta eskualde osoarentzat, erreferentziazko ospitalera heltzeko bidea baita batetik eta, bestetik, Gipuzkoako udalerriok Gipuzkoako Biribilgunearekin duten lotura zuzena da, ezinbesteko azpiegitura ere, beraz, eskualdeko enpresa eta autonomoentzako.