Gaur goizean, bailarako lau ikastetxetako ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektuak aurkeztu dizkiete prozesuan parte hartu duten eragileei eta jarduneko udal ordezkariei. Bertan izan da Marijose Arregi Hezkuntza zinegotzia. Ikasleak egindako lanengatik zoriondu ditu eta eskerrak eman parte hartu duten enpresei, erakundeei, osasun-etxeei... gaztetxoei teoria eta praktika uztartzeko aukera emateagatik. "Ikasleek aukera izan dute euren kabuz ikertzeko, aztertzeko, arakatzeko, kontrastatzeko... ikasteko beste modu bat da proiektu bidezko ikasketa, non ikaslea bera den protagonista, eta garrantzitsuean da, benetako errealitatera begian zabaltzen laguntzen duela".
Azkoitiko Floreaga Ikastetzeak eta Azkoitia BHI-k hartu dute parte, eta Azpeitiko Ikasberri ikastolak eta Urola Ikastolak.
Floreaga ikastetxeak prozesu osoaren inguruko lanketa egin du, Ikasberri ikastolak osasuna jorratu dute, psikologian arreta jarrita. Urola Ikastolak ekintzailetza hartu du gaitzat eta Azkoitia BHI zerbitzuetan zentratu da.
Gazteek ikasketa prozesuan izandako "bizipenak" partekatu dituzte gaur goizeko saioan, eta oso modu positiboan baloratu dute esperientzia.
Talde bakoitzak bere proiektua aurkeztu ostean, mahai-ingurua egin dute ikasleek iritziak eta esperientziak trukatzeko.