Garbiñe Muguruzaren bisita kirol arloan txertatzen bada ere, pareko balio sentimentala du. Izan ere, bere aita, Jose Antonio Muguruza azkoitiarra da, San Martin auzoan jaioa. 1978an emigratu zuen Venezuelara eta han jaio zen alaba. Hori da Javier Zubizarreta alkate ohiak aitaren jaioterria ezagutzeko tenislariari eginiko gonbidapenaren arrazoi nagusia. Joan zen urteko ekainean estreinatu zen estalitako tenis pista, eta hasierako ideia zen pistaren inaugurazioan Garbiñe Muguruza bertan izatea.Proposamena gogo handiz hartu zuen hasieratik, baina agenda arazoak tarteko, bisita atzeratzen joan da.
Eskertza eta aitortza gisa, Udalak Garbiñe Muguruza izena jarri dio estalitako pistari, eta tenislariaren irudiak ikus daitezke leihateetan.
Kirol Merezimenduaren Errege Ordenako urrezko domina, Espainian kirol-arloan ematen den saririk handiena jaso eta bi egunera etorriko da Garbiñe Muguruza Azkoitira.