Proiektuaren bigarren faseko obrak martxoaren erdialdean hasi ziren, bost hilabeteko exekuzio epearekin, eta aurreikusitako denboraldian burutu dira lanak. Horrela, proiektua osatzen duten bost faseetatik lehenengo biak amaituta geratzen dira.
Bigarren jarduketa honen aurrekontua 994.235,00 eurokoa da, eta Next Generation Europako funtsen dirulaguntzari esker finantzatuko da zati bat. Dirulaguntza hori Udalari eman zitzaion, besteak beste, Azoka Plaza eta tokiko merkataritza biziberritzeko, herrigunearen irisgarritasunarekin hertsiki lotutako jarduerak baitira.
Igogailu berriak, Floreagako lehenengoak eta Madinabeitia plazakoak bezala, ordutegi mugatua izango du. Ez da erabilgarri egongo goizeko 01:00etatik 06:00etara. Neurri horren arrazoia da ekintza bandalikoak saihestu nahi izatea gauez, eta segurtasuna bermatu.
Igogailuaren plataforma, ezinbestean, bertikalki mugitzen da, eta beraz, beste bi pasabidek osatzen dute egitura.
Lehengo eta bigarren faseek ibilbide bakar bat osatu dute 16,5 metroko desnibela libratuz Aizkibel kalean.