Publikoari arte-lan baten aurrean jartzeko modua erakustea da kontua, ulertzeko eta gozatzeko. Horretarako, labur, erraz eta atseginez azaltzen du artea zer den, eta neurozientziaren aurkikuntza berrietan oinarrituta, gure komenientziara garuneko bi hemisferioak nola erabili artearen mundua deskubritzeko eta gozatzeko. Numerologiaz eta geometria sakratuaz hitz egingo da, eta, batez ere, filosofia operatiboaz, laguntza grafiko gisa balioko duen bere lana erabiliz.
Berak zuzendutako bideo bat ere badu (Arragoa). Bertan, hainbat diziplinatako artistek, hala nola dantzak (Kukai), musikak, poesiak, bideoak eta pinturak, Obesoren obratik abiatuta, beren sormen prozesuak garatzen dituzte, aberastasun handiko (20 minutuko iraupena) produktu poliedrikoa eta diziplina anitzekoa lortuz.
Azken batean, erakusketa honek arteak gure garapen pertsonal eta sozialean duen garrantziari buruzko hausnarketarako espazio bat sortu nahi du, zentzu kritikoa aberasteko eta sorkuntzarekiko interesa eta gozamena handitzeko aukera emango digun ikaskuntza-esperientzia bat sortuz.
Bisita gidatuak
Artistak bisita gidatuak egingo ditu urriaren 6an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 14an, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.