Bestalde, Uztaila Jolasean, Praka Motxakin eta Kirol Kanpaina udaleku irekietako programen eskuorria maiatzaren 10ean banatuko da ikastetxeetan eta 4 urtetik 16 bitarteko haur eta nerabeek maiatzaren 13tik 24ra bitartean eman ahalko dutela izena.
Berriak
Larunbat goizetarako plan bereziak antolatu ditu Artxamendik
Maiatzeko eta ekaineko larunbat goizero plan bereziak izango dituzte herriko gazteek. Artxamendi Gazte topalekuak mendi irteerak, hondartzara txangoak, argazki rallyak... denetarik antolatu ditu, guztia ere aire librean. Larunbat honetan (maiatzak 4) bertan izango da aurrenekoa: Attolara mendi ibilaldia egingo dute. Herriko gazte guztiak daude gonbidatuta, beraz, gerturatu Artxamendira eta eman izena! Hemen duzue egitaraua.