- Azkoitiko eskoletako 12 eta 16 urte bitarteko gazteekin lan saio bat burutzea, non hainbat heziketa-tailerren bidez beraientzat Azkoitia biziago eta osasuntsuago bat nola izango litzatekeenaren ideiak eta beraien nahiak, itxaropenak eta ametsak etorkizun batean Azkoitia hori nola irudikatzen duten ezagutu ahal izango ditugu.
- 13 eta 18 urte bitarteko gazteei galdetegi bat pasako zaiela da, non bertan, drogen, zorizko jokoen, bideo-jokoen, sare sozialen eta orokorrean kontsumo edo ohitura batzuen arriskuaren pertzepzioari buruz galdetuko den.
Galdetegia erabat anonimoa da eta erantzunak isilpean gordeko dira. Helburu bakarra Adizkioen Prebentzio Plana hobeto gidatzeko gaiari buruzko gazteen pertzepzioa zein den jakitea da. Galdetegia abenduan burutuko da eskola orduetan eta Azkoitiko eskola zentroen laguntzarekin.
Ekintza hauek garatzeko Azkoitiko ikastetxeen babesa eta laguntza izango ditugu eskola orduetan burutu ahal izateko eta eskolak garatzen dituzten osasunaren prebentzio eta sustapenaren gaien parte izateko.
Zuen kolaborazioa ezinbestekoa da prozesu hau arrakastatsua izan dadin, izan ere, uritarron inplikaziorik gabe ezinezkoa baita osasun komunitarioaren eta adikzioen prebentzio materian udal politika ezartzea.
Zuen parte-hartzea espero dugu eta zuen laguntza aurrez eskertzen dugu.