Momentuz, sare metalikoa arazo gehien ematen dituzten guneetako hainbat tartetan ari dira jartzen, besteak beste, San Martin, Ibai Ondo, Trino Uria edo Ugarte kaleetan, eta baita Lehendakari Agirre pasealekuan edota Julio Urkixoko zubian ere. Aste honetan guztira 172 metro hesi jarriko dira momentuz. „Aurrera begira –esan du Bastidak- ikusiko dugu nola funtzionatzen duen, zenbateraino den eraginkorra eta toki gehiagotan jarri behar bada, jarriko dugu“.
Normalki erortzen diren plastikoak txikiak dira, patata zorroak, tabakoarenak, freskagarrien plastikozko botilak...
Esku-hartzeak 3.672 euroko aurrekontua du.
Udalak sentsibilizazio mezu bat luzatu nahi du ibaiari denon artean garbi eusteko. Horretan, Gorka Alberdi herritarra izan du bidelagun. Bera izan zen Udalari neurri hau hartzea proposatu ziona.
Urak-ekin akordioa
Udalak Urak-ekin berriki sinatu du akordioa ibaiaren garbiketan esku-hartu ahal izateko. Orain arte, Urak-ek zuen horretarako eskumena eta ikusita Udalak ere lana egin zitekeela ibaia garbi mantentzen, hitzarmena sinatu du bere kabuz neurriak hartu ahal izateko. Orain, plangintza bat landuko dute Udalak eta Urak-ek elkarlanean segitzeko.