“Soirée”, izenburupean, Mendelssohn, Schubert eta Brucknerren obrak aukeratu ditu Suhar taldeak, maitasuna eta gaua hizpide dituzten lanak, hain zuzen. Parte hartuko dute Amaia Zipitria pianistak, Juan Ignacio Emme biolontxelistak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak.
Suhar taldea iaz sortu zen Esteban Urzelai zuzendariaren ekimenez, gizonen abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko xedez.
Suhar, gure abesbatzen iraganetik abiatu eta gizonen koruek beren lekua izango duten etorkizunera eramango gaituen katebegia izateko asmoz jaio da. Iragana eta etorkizuna lotuko dituen zubia, alegia.
Bisita gidatua Santa Kutz komentura
Kontzertuaren aurretik, Ezkutuko Altxorrak egitarauaren baitan, bisita gidatua egingo da Santa Kutz Komentuan. “Artea eta Musika Santa Kutz monastegian izenburupean, 17:00etan izango da. Parte hartzeko, info@tierraignaciana.com atarian edo 943 15 18 78 telefonora deituta eman daiteke izena.