Xabier Munibe Ikastolak, Floreaga Ikastetxeak, Izarraitz Lanbide Heziketak, Bizilore eskola aktiboak eta Azkoitia BHIk hartzen dute parte Hezkidetza programan, Gazteria zerbitzuarekin eta kale-hezitzaileekin lankidetzan.
Udalak sustatuta, proiektuaren helburua da berdintasunean hezi eta indarkeria matxista prebenitzea bere adierazpen guztietan, ikasleak ez ezik, hezkuntza komunitate osoa integratuz.
Hezkidetza programaren baitan ikastetxeetako ikasleei emakumeen eta gizonen arteko egiturazko ezberdintasun egoeren inguruko informazioa eskaintzen zaie, desberdintasun egoerak antzemateko adierazleak eta gainditzeko tresnak eskainiz. Halaber, errespetuan oinarrituriko sexu-heziketa ematen zaie.
Bestalde, ikastetxeetako irakasle eta hezitzaileei ikasleekin landutakoaren transmisioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen zaie euren eguneroko jardunean txertatzeko.
Udalak 21.348 euro bideratu ditu Udalak aurtengo Hezkidetza programa garatzeko.